Elhuyar aldizkaria 1974-1996

Adobe Reader programa deskargatu

Bisita-kopurua: 33555

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako gunea

Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazio Saila




"Euskal kulturagintzan ia dena egiteko dadukagula gauza jakina eta tamalgarria da. Sukaldeko girotik eta lagunartetik irtetzen garen bezain laster bide ilunetatik abiatzen gara, euskara lotsagarri geratzen zaigu batzutan.

Are gehiago hizkera zehatz, garden, zorrotz bat behar den gaietan. Gauza berari bizpahiru izen ezartzen badiogu eta izen batek, antzinako botikek bezala, denetarako balio badu, azkenean ez dakigu zer esaten ari garen ere. Zientzia gaietan konkretuki ez daiteke inolaz ere Babel-go Dorreak handituz joan daitezen utz, hiztegi aberatsak, konzeptuen arlo osoa beregan dutenak behar ditugu, baina hori ez da aski.

Zientzi-euskara bat eraikiko badugu, piskana denok ados egon behar dugu, gaiak erabiltzeko ohitura bat hartuz, ohitura hori duen jende multzo ugari bat sortuz, edozein lekutako zientzilarik erabiltzen duen formulazioa eta euskara, batek bestea bortxatu gabe, uztartuz, e.a. Hori dena nekez lortuko genuke hitz zerrenda luzeak asmatuz bakarrik; gehiago behar dugu.

Euskarari, zientzien plazara jalgi dadin, agerlekuak prestatu behar dizkiogu bere sortzaileek nolakoa den erakus diezaguten eta denon artean haiei lagun diezaiegun gero eta helduagoa, egokiagoa, apainagoa sortzen." (...)

Hitz horiekin hasi zen 1974an Elhuyar aldizkaria, gaur egungo Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren aurrekaria, zientzia euskaraz dibulgatzea normalizatzeko bidean

Eta orduko lana eta ahalegina berreskuratu eta guztion eskura jartzeko, hemen dituzu Elhuyar aldizkariaren zenbaki guztiak, sortu bezala jasoak; zenbakiak bere horretan edo artikuluak hauta ditzakezu, gero inprimatu, gorde edo, besterik gabe, ikusi eta aztertzeko.